XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren adibidean, hasieran sendia eta urlia lagunekin nengoen eta orain ere lagun horiexekin nengoela (ez beste batzuekin) adierazten dugu.

Berdin gertatzen da hurrengo adibidean ere: demagun kontalaria Azkaina hilaren 24an goizeko 8etan zihoala; egun eta oren berean esatean, beste gizon hori ere hilaren 24an goizeko 8etan zihoala esan nahi da.

Hau da, bera-ren aurretik doan izena ezaguna duen hori eta orain aipatzen zaiona bat bakarra direla adierazten diogu.

Denak adin berekoak ziren esatean, agian ez dugu jakingo konkretuki zein den adin hori, baina bai guztiek X adina dutela (10 urte, adibidez); ez batek 10 eta besteak 9 eta hirugarrenak 8 urte.

bera / berdin

bera eta berdin bereizi egin behar ditugu, bakoitzak bere balio propioa baitu.

Adibidez:

(a) Nere lehengusuaren eztaietara eraman nuen soineko berarekin joango naiz zureetara ere.

(b) Zure alabak eta nereak soineko berdina dute.

Lehen adibidean soineko bakar batez ari gara; bigarrenean, aldiz, bi soineko dira eta bi horien arteko erabateko antza, berdintasuna predikatzen dugu.

Bigarrena, honela ere adieraz genezake:

Zure alabaren soinekoa nere alabarena bezalakoa da.

bera aposizioa

Bera-k izen sintagma ere osa dezake, baina beste izen sintagma batekin aposizioan doan izen sintagma, izen sintagma honek hartzen duen mugatzaile eta deklinabide atzizkia hartuaz:

(a) Deabruari berari ere ez litzaioke horrelakorik bururatuko

(b) Apaizak berak egin du niri uzten ez zidana

(c) Emakume honek beronek baditu beste bi alaba ere

(d) Diodan zerbait Euskaltzaindiari berari buruz (Mitx., 223)

Adibide hauetan bera, aurretik doan izena azpimarratzeko erabiltzen da.

Leku kasuetan (hots, -n, -ra, -tik kasu marka hartzen duten izen sintagmekin nahiz leku adberbioekin), bera beste izen sintagma batekin oposizioan doanean:

a) berean, berera, beretik erabiltzen dira Ekialdeko euskalkietan

b) bertan, bertara, bertatik mendebaldekoetan

a) Etxe horretan berean nere lagun handi bat bizi da